Balard, Antoine Jérôme
Frantziako kimikaria (Montpellier, 1802 - Paris, 1876). Montpellierko Farmazia Eskolan ikasi zuen eta bertako irakaslea izan zen. Montpellierko paduretan uren gatza nola kristaltzen den aztertzen ari zela bromoa aurkitu zuen (1826); muride izena eman zion eta gai horrek kloroarekin eta iodoarekin duen kimika antzekotasuna frogatu zuen. Aurkikuntza hori eginez geroztik Sorbonako unibertsitateko eta Frantziako Eskolako irakaslea izan zen.
- balantidio
- balantza
- balantzaka
- balantze
- Balarama
- Balard, Antoine Jérôme
- Balasque, Jules
- Balassa, Sandor
- balasto
- balata
- balate