Baktriana
Asia erdialdeko lurraldea, Amu Daria ibaiaren arroan zegoena; egun Afganistan denaren iparraldea eta Turkestanen hegoaldea hartzen zituen. Baktra zuen hiriburu. K.a. 540. urtean Zirok menderatu eta Persiako satrapia bihurtu zuen. Ondoren Alexandro Handiaren esku geratu zen Baktriana. Sir Dariatik India ipar-mendebalera hedatu zen eta garrantzi handiko lurraldea izan zen K.a. 251tik 140ra bitartean. Turkiarrek, mongoliarrek eta Afganistango printzeek ere eduki zuten beren mende.