Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakterizida

iz. Biokim. Bakterioak ezabatzen edo hiltzen dituena. Eragile fisikoak (beroa edo ultrabioleta izpiak), kimikoak edo biologikoak (lisinak, lisozima, etab.) izan daitezke bakterizidak. Kimikoetan hainbat talde bereizten dira bakterioan sortzen duten ondorio biologikoaren arabera: zelularen proteinak deuseztatzen dituztenak (alkohola, azetona eta beste zenbait disolbatzaile organiko), proteina entzimatikoen eragingaietan kalteak sortzen dituztenak (formaldehidoa, laugarren mailako amoniakozko konposatuak, etab.),… Bakterioak deuseztatzeko gehien erabiltzen diren gaiak antibiotikoak dira.