Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakteriofago

izond. Biol. Bakterioei eraso eta desegin ohi dituen birusez esaten da. Buru biribildua edo poliedrikoa izaten dute, DNAz osatua, eta buztan itxurako zati luzexka bat. Bakterioei entzimen jokaera erabat aldarazten die horrelako birusak; ondorioz, birusari dagozkion gai kimikoak sintetizatzen ditu hark bereak sintetizatu ordez. 1915ean aurkitu zituen Twost-ek.