Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bakaiku

Nafarroako udalerria (Iruñea). 1998ko datuen arabera, 365 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Arakil ibaiak zeharkatzen du herria. Euskara, gipuzkera; euskaldunak % 85. Langile gehienak inguruko herrietako industrietan ari dira lanean.