Baikal
Siberia hegoaldeko aintzira (Buriatiako Errepublika Autonomoan), Jablonovii (ekialdean), Baikal (mendebalean) eta Stanovoii ordokiaren artean. 31.500 km2 (636 km luze eta 48 km zabal, batez beste). Munduko aintzirarik sakonena da: urazaletik hondorainoko sakonerarik handiena 1.741 m-takoa da, baina uraren azala itsasmaila baino 454 m gorago du. Ipar-mendebalean uharte handi bat du (Olkhom, 730 km2 eta 1.741 m-ko altuera). Izotzak estaltzen du urtarriletik maiatzera arte. Bertako gezal uretan han baizik iraun ez duten animalia mota batzuek gorde dira (Siberiako foka). Baikal aintzirara ibai askok isurtzen dute ura (Selenga, nagusia) eta bat bakarra ateratzen da bertatik (Angara ibaia). Zentral hidroelektrikoa (Irkutsk) eta arrantza portuak: Baikal, Listvianka, Turka, Ust-Barguzine, Nijne-Angarsk. v Baikal aintziraren sartaldeko ertzeko mendialdea. Bertan (2.572 m, altuera gorena) sortzen da Lena ibaia.