Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baigorri

Nafarroa Behereko udalerri eta harana, izen bereko kantonamenduan (Baigorri - Ortzaize). 69,44 km2. 1999ko datuen arabera, 1.557 biztanle ditu (baigorriarrak). Errobi ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 98. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta zerbitzuak dira.