Baigorriko Kantonamendua
Nafarroa Behereko eskualdea, udalerri hauek osatua: Irulegi, Azkarate, Anhauze, Lasa, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele. Mugak: iparraldean Orzaize, ekialdean Luzaide, mendebalean Baztan, eta hegoaldean Erroibar. 221 km2. 1999ko datuen arabera, 5.512 biztanle ditu. Euskara, behe-nafarrera. Errobi ibaiak zeharkatzen du kantonamendua. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira. v Historia. Garazi eta Baigorri herriak XI. mendean Lapurdiko diozesitik apurka bereizi eta Nafarroako koroari lotu zitzaizkion. Lizarazu etxe nobleak eragin handia izan zuen Nafarroako historian. Etxe horretako kide batzuek kargu garrantzitsuak izan zituzten Nafarroako erreinuan. Frantziako erlijio gerran zehar protestanteek Etxauz jaunaren gaztelua (Bertrand de Etxauz Baionako apezpiku katolikoaren aita) erre bazuten ere, 1555. urtean berriz eraiki zuten. Gaztelua Urruztoiko Abadiaren esku geratu zen.
- baiezko
- baieztapen
- baieztatu, baiezta, baieztatzen
- baieztatze
- Baigorri
- Baigorriko Kantonamendua
- Baigura
- Baikal
- baiki
- Baikonur
- baikor