Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bahaismo

(Arab. baha´iyya) iz. Erl. Baha Allah-k XIX. mendean sortu zuen erlijio sinkretikoa. Babismoaren jarraipentzat har daiteke. Dotrina honen arabera, Bab (Mirza Ali) eta Baha Allah Jainkoaren agerpideak dira. Bahai erlijioaren hirugarren pertsona Abbas (Abd-al-Baha) da, Baha Allah-ren seme zaharrena. Hiru gizonon idazti eta hitzek erlijio horren literatura sakratua osatzen dute. Bahaismoak fede unibertsala aldarrikatzen du, arraza, erlijio eta gizarte gatazka ororen gainetik. Bere agindu moralen helburua mundu osoan bakea zabaltzea da. Jarrera irekia erakusten du gainerako erlijioekiko, erlijio erlatibismoa aldarrikatzen du eta errituak arbuiatzen ditu. Iranen eta Estatu Batuetan dago zabaldua batez ere. Egun 2 milioi jarraitzaile inguru ditu munduan.