Bagüés Erriondo, Jon
Gipuzkoar musikalaria (Errenteria, 1955). Musika ikasketak egin zituen Donostia, Bartzelona eta Madrilgo Kontserbatorioetan, eta Filosofia eta Letrak ikasketak ere egin zituen, Donostian eta Bartzelonan, Musikaren Historia arloan. Antzinako musikan espezializatua den Capilla Peñafloridaren sortzailea eta egungo zuzendaria da. Bartzelonan, Josep Ricart i Matas Musikologia Institutuarekin lan egin zuen, Kataluniako artxiboen katalogazio lanetan. 1976 eta 1977an Santiago eta Granadako Nazioarteko Ikastaroetan esku hartu zuen, eta 1982-1983an Artxibo eta Dokumentazioan espezializatu zen Madrilen. 1990ean eskuratu zuen doktoregoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos de los País izenburuko tesiarekin. Sociedad Española de Musicología eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteetako kidea da. Bestalde, Nazioarteko Musika liburutegien Elkartearen barne dagoen Asociación Española de Documentación Musicaleko lehen lehendakaria izan da. Gaur egun, Euskal Musikagileen Artxiboko (Eresbil) artxibozain tekniko burua da. 1978. urteaz geroztik Eusko Ikaskuntzaren Musika saileko kide izan da. Sail horretako lehendakaria izan zen 1989 eta 1990ean, eta 1993tik 1996 arte.
- bagotonia
- bagotropismo
- bagre
- Bagrjana, Elisaveta Belceva
- baguari
- Bagüés Erriondo, Jon
- Baha Allah
- bahaismo
- Bahamak
- Bahaman
- bahamar