Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bagotomia

iz. Med. Bago kirio paretik ateratzen den edozein adarren ebaketa. Ebaketa hori urdailera isurtzen den azidoa gutxitzearren egin ohi da gehienbat. Badaude hiru bagotomia modu: kirio nagusiaren txortena mozten dena bata, behazunerako eta arerako adarrak ebaki gabe uzten direna bigarrena, eta hirugarrena pilorora doazen kirio adarrak ukitu gabe utzi eta zuzenean urdailera doazenak bakarrik mozten direna.