Bagoas
Egiptoko eunukoa. Artaxerxe III.aren laguntzailea, bere erregea pozoitu eta Arse (K.a. 338) jarri zuen errege. Arse pozoitu eta haren familia hilarazi ondoren Darios III. Akodoman ezarri zuen errege. Nahi izan zuen hau ere pozoitu, baina Darios konturatu egin zen eta berari edanarazi zion pozoia.