bagobo
iz. Etnogr. Filipinetako Mindanao uhartean bizi den malaysiar jatorriko herri bateko kidea. Bagoboak Apo mendiaren ekialdean bizi dira. Nekazariak eta arrantzaleak dira. Gizarte mailak gerrako merituz antolatzen dira. Bagoboen artean garai batean elbarri jaiotzen ziren haurrak ito egiten zituzten, gizarte horretako kideak sendoak izan zitezen. Giza sakrifizioak eskaintzen zizkioten Mandarangan jainkoari. Borrokalariak dira, zaldun onak eta arrantzale ausartak.