badminton
iz. Ingalaterran 1873an sortutako tenisaren antzeko kirola, pilota erabili ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osatutako hegalari bat erabiltzen duena. Indian jokatzen zen jolas bat hartu zen oinarri gisa. Tenis zelaiak baino txikiagoetan jokatzen da. Sarea, ordea, altuago jartzen da hartan baino. Hegalaria kortxozko esfera erdi bat izan ohi da gehienetan, lumazko koroa edo isats bat duela. Hegalariak pisu gutxi eta malgutasunik ez duenez, palak emandako indarra berehalaxe galtzen du, eta bide zuzenik ez du. Hegalaria lurrera erortzen ez uztea da jolasaren funtsa. 1934an sortu zen kirol honetarako Nazioarteko Batzordea eta 1977an egin zen lehen txapelketa. Ingalaterran, Europa erdian eta ipar aldean, Ipar Ameriketan eta batez ere Malaysian jokatzen da kirol hau.