Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baden

Alemania hego-mendebal aldeko antzinako estatua, Basilea eta Mannhein arteko ordokietatik Oihan Beltzaren mendebalera eta Suabia nahiz Frankoniako eskualde batzuetara hedatzen zena. Hiriburua: Karlsruhe.  v  Historia. Lehenbizi erromatarrek eta gero alamanek okupatu ondoren, Baden markgraf (Al. «markako kondea») bihurtu zen 1100. urte aldera. Erreformaren ondoren, katolikoen eta protestanteen arteko gorabehera ugari izan ondoan, Dukerri Handi egin zuten Baden 1806. urtean eta 1815etik aurrera Germaniako Konfederakundearen partaide bihurtu zen. 1870ean Alemaniako inperioaren parte egin zen eta harrezkero Alemaniaren historia modernoa bizi izan du gainerako Alemaniako estatuekin batera. 1952an, Errepublika Federala osatu zenean, Baden eta Würtenberg lurraldeak Baden-Würtenberg izeneko Land berria osatzeko elkartu ziren.