Badajoz
Espainiako probintzia (Extremadura). 21.657 km2, 602.500 biztanle. Mugak: Caceres iparraldean; Toledo ipar-ekialdean; Ciudad Real ekialdean; Kordoba hego-ekialdean; Sevilla hegoaldean eta Portugal mendebalean. Hiriburua: Badajoz. Hiri nagusiak: Don Benito, Merida, Villanueva de la Serena eta Almendralejo. Nekazaritza (laboreak, ardoa, olioa, fruituak) eta abeltzaintza (ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria ez da asko garatu. v Izen bereko probintziako hiriburua, Guadiana ibaiaren ertzean. 115.000 biztanle. Alkazaba musulmana. Katedral gotikoa. Apezpikutegia. Janari industria. v Badajozek garrantzi handia izan zuen arabiarren agintearen garaian. Alfontso IX.a Gaztelako erregeak 1230. urtean konkistatu zuenetik, Portugal eta Gaztela arteko gatazka eta muga herri izan zen mendeetan zehar.