Baccelli, Guido
Italiako sendagile eta politikaria (Erroma, 1832 - Erroma, 1916). Humberto erregearen sendagilea eta politikako zenbait kargu izan zuen. Biriken eta pleuraren hainbat eritasun aztertu zituen, pleura isuria besteren artean. Malariari eta beronen sendabideari buruzko ikerketak ere egin zituen. v Baccelli-ren zeinua. Med. Biriken hotsa, toraxaren paretaz kanpotik entzuten dena. Pleura isuria gertatu dela adierazten du horrek.