Babeuf, François Noël
(Gracchus, izengoitiz) Iraultzaile frantsesa (Saint-Quintin, 1760 - Vendôme, 1797). Izu Handiaren garaian (1792-1794) kartzelan egon zen eta Thermidorreko 9aren (27-VII-1794) ondoren Le Tribun du Peuple egunkaria sortu zuen, Herritar Berdinen Gizartea (Société des Égaux) helburu zuten teoria komunisten zabaltzailea. 1796. urtean, Direktorioaren aurkako iraultzan saiatu zen bere partaideekin (Conspiration des Égaux). Salatua izan ondoren, saioak porrot egin zuen, eta Babeuf preso hartu eta hiltzera kondenatu zuten (1797).
- babesleku
- babespe
- babestaile*
- babeste
- babestu, babes(tu), babesten
- Babeuf, François Noël
- babil
- Babilée, Jean
- Babilonia
- babiloniar
- babingtonita