Babel
Babiloniaren izen hebrearra. v Babelgo Dorrea. (Genesis, XI, I-9). Gizakumeek zerutik hurbilago egotearren eraiki zuten dorre handia. Gizonen harrotasuna zela eta haserretuta hizkuntza aniztasuna eta elkarren artean ulertzeko ezintasuna sortu zuen Jainkoak haien artean; dorrea eraikitzeko asmoak porrot egin eta gero, zeinek bere bidetik jo zuten giza arrazek. v Bibliako kontakizun honek antzinako Babiloniako pisu-dorreen (zigurat) irudia gogoratzen du.