Babbage, Charles
Matematikari ingelesa (Teignmouth, Devonshire, 1792 - Londres, 1871). Cambridgen ikasten ari zela Analisi Elkartea eratu zuen lagun batzuekin. Elkarte honek matematikaren inguruan mundu osoko aurrerapenak Ingalaterrara eramatea zuen helburu. Lehenengo kilometro kontagailua asmatu zuen; 1847. urtean oftalmoskopioa asmatu zuen, nahiz eta bere garaian erabili ez. Kalkulagailu bat egiteko lanetan jardun zuen, baina hori bukatu gabe konputagailuaren oinarriak jartzen hasi zen. Arazoak pilatu zirela eta, bukatu gabe utzi zuen. Hala ere, geroago Babbageren makinan oinarrituta Norbert Wiener-ek kalkulagailua asmatu zuen. Konputagailuen asmatzailetzat hartu ohi da Babbage.