baba
iz. Bot. Baratzeko landare lekaduna, urterokoa, haziak babarrunaren antzekoak, baina handiagoak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila, baba landarea, baba lastoa, baba lorea. Baba lekak jan. Artoak mardul, babak lekatsu. Baba aihenak. || Delako landarearen hazia. Baba azala, baba zorria, baba eltzea, lapikoa, baba jana. Baba zuriak, gorriak, beltzak: babarrun zuriak, gorriak, beltzak. || Babak eltzetik atera: arazo bat konpondu. || Larruazalean, batez ere oinetan edo eskuetan sortzen den handitu urtsua. ik. babalarru, urbatu, anpulu. Eskuak babaz josiak, aitzurrean eta laian trebeak. || Ahuntzen, ardien… gorotza osatzen duten pikorretako bakoitza. ik. babaka, arkorotz.