Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azenafteno

iz. Kim. Hidrokarburo aromatikoen saileko gai kimikoa. Hidrokarburotan urtzen da, baina nekez uretan. Orratz zuriak eratzen ditu, 95° C-an urtzen da eta 278° C-an irakiten du. Harrikatzaren bikean egoten da. Kolore emaileak egiteko eta intsektuak hiltzeko gaiak egiteko erabiltzen da.