Ayacucho
Peruko hego-erdialdeko departamentua. 45.503 km2, 503.392 biztanle (1981). Iparraldean, Andeetako Altiplanoko lurraldeak daude. Erdialdea menditsua da (Nudo Corihuilca mendia, 5.000 m). Pampas, Mantaro eta Apurimac ibaiek zeharkatua. Klima, hotza edo epela, idorra da. Bertako biztanleak, nekazariak gehienbat, guztiz barreiaturik bizi dira. Jarduera ekonomiko nagusia den arren, oso gutxi garatua eta eskasa da bertako nekazaritza. Berun eta zilar meatzeak daude.