Aulnoy Kondesa
(Marie Cathérine Le Jumel de Barneville) Frantses idazlea (Barneville, 1650 inguruan - Paris, 1705). Senarra hiltzen saiatzea leporatu zioten eta erbesteratua bizi behar izan zuen, Espainian lehenbizi eta Ingalaterran gero (1669-1685). Egonaldi horiek gai harturik oroitzapen liburuak ondu zituen: Mémoires de la cour d’Espagne (1690), Relation du voyage en Espagne (1691) eta Mémoires de la cour d’Angleterre (1695). Frantziara itzulirik, arrakasta handia izan zuen eleberri bat argitaratu zuen: Histoire d’Hippolyte, comte de Douglas (1690). Ezagunak dira, bestalde, haren Conts de fées edo Les Fées à la mode (1697), haurrei zuzenduriko ipuin xarmagarriak.