Aung San Suu Kyi, Daw
Birmaniar politikaria (Rangun, 1945). Birmania berriaren sortzailetzat jotzen den Aung San-en alaba da. Britainia Handian egin zituen ikasketak eta filosofian, ekonomian eta politikan graduatu zen Oxford-eko Unibertsitatean. 1988an Birmaniara itzuli zen gobernu militarraren isilpeko abisuei entzungor eginez, eta giza eskubideen eta erregimen demokratiko bat ezartzearen aldeko mugimendu bat antolatzen hasi zen. Horrela askatasunen ikur bihurtu zen, bere Demokraziarako Liga Nazionala alderdiarekin. Alderdi horrek aulki asko lortu zituen 1990eko hauteskundeetan, baina gobernuak balio gabe utzi zituen hauteskundeak, eta Aung San atxilotu eta Yangon-eko espetxean sartu zuten. Bere aldekoek kanpaina izugarria egin zuten atzerritik beren herriaren egoera salatuz eta lider demokrataren askatasuna eskatuz. 1991n Bakearen Nobel saria eman zion Suediako Akademiak kontzientzia demokratikoa pizteko eta giza eskubideak defenditzeko egindako lanagatik. 1995ean utzi zuten azkenean libre, eta bere alderdia berrantolatzeari eta junta militarrarekin elkarrizketatzeari ekin zion trantsizio demokratikoaren bakezko bidea prestatzeko.
- aulkigin
- Aulnoy Kondesa
- auma
- Aumann, Robert
- Aumuategi
- Aung San Suu Kyi, Daw
- auniga
- aunitz
- auntzpraka
- Aunus
- Auñamendi