Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

augur

iz. Antzinako Erromako apaiz igarlea; hegaztien kantua, hegaldiak, jateko era, barrenkiak etab. erabiltzen zituen horretarako. Augurek garrantzi handiko taldea osatzen zuten Erroman, besteek ez bezalako eskubideak zituzten, ohore handia, eta ez zen ezer egiten haien iritzia kontuan hartu gabe; Zizeron bera ere augur izan zen. IV. mendearen bukaera aldera ezkutarazi zituen Teodosiok.