Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atxaga, Mikel

Gipuzkoar kazetari eta idazlea (Urnieta, 1932). Hainbat euskal aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak. 1971n Zeruko Argiako kazetari egin zen eta ondoren Deia egunkarian aritu zen. Urte luze horietan kaleratutako artikulu-bilduma eman zuen argitara 1993an, Deiadarrak izenburupean. Bereak dira Gaztetxo (1963) eta Ezkontza bidean (1966) liburuak, baita 1993an Bidegileak sailean argitaratutako Xalbador lana ere. 1996an EAJko euskaltzaleen biografiak bildu zituen Belaunaldi zigortua izeneko lanean. Bi saiakera lan idatzi ditu azkenaldian: EAJ eta euskara (1997) eta Gerra aurreko eta ondoko euskalgintza (1998). Itzultzaile gisa ere aritu da hainbat lanetan.