atmosfera
iz. Eguratsa. Lurra inguratzen duen airezko masa eta, hedaduraz, edozein gorputz inguratzen duen gasa. Izakien bizitzarako behar beharrezko gasak (oxigenoa, nitrogenoa,…) eta ezinbestekoak ez diren beste batzuk agertzen dira atmosferan (neona, kriptona, xenona…) eta lurrina eta hautsa. Lurra babesten du eguzkiaren izpietatik. Troposfera, estratosfera, mesosfera, ionosfera eta exosfera dira atmosferaren zati nagusiak. v Fis. Sakadura neurria, 1,033 Kg/cm2 balio duena. v Atmosfera elektronikoa. Atomoaren nukleoa inguratzen duen elektrizitate negatibodun estaldura. Nukleoak dituen protoiak adina elektroik osatzen dute. v Hondar-atmosfera. Edozein ontzitan geratzen den gasa, bertan hutsa baina ez osotara, egiten denean.