Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atletismo

iz. Atletek egiten dituzten ariketa fisikoak biltzen dituen kirola. Era askotako lasterketak, jauziak, jaurtikitzeak edo ariketa bat baino gehiagok osatutako probak biltzen ditu atletismoak eta horretarako egoki diren estadio edo lekuetan egiten dira guztiak. Antzina Grezian antolatzen ziren jolasetatik jasotako probak dira gehienak eta Olinpiar Jokoetako kirol nagusi bilakatu dira gaur egun. Indar handia hartzen ari zela eta, kirol horretarako Nazioarteko Federakuntza sortu zen 1912an.