Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atoloi

iz. Geol. Madreporazko uhartea, eraztun itxurakoa, erdialdean urmaela duena. Itsasoarekin lotzen duten bide estu batzuk izaten ditu urmaelean. Madreporak, hazteko, harkaitzak behar ditu hondoan, eta ur garbi, garden, gazia. 20° C-tik gorakoa behar du izan uraren tenperaturak. Ozeano Bareko eta Polinesia inguruko itsasoek betetzen dituzte baldintza horiek eta haietan azaltzen dira gehienbat atoloiak. Agerian geratzen diren uhartearen zatietan landare eta animalia batzuk egoten dira.