Atenagoras
Greziako kristau ortodoxoen aita lehena (Ioannina, 1886 - Istanbul, 1972). Ameriketako greziar ortodoxoen apezpikua (1931), Konstantinopolisko aitagoien ekumenikoa izendatu zuten 1948an. Kristauen batasunaren aldekoa, behatzaileak bidali zituen Vatikanoko II. Kontziliora eta Paulo VI.a Aita Santu katolikoarekin hiru aldiz bildu zen (1964 eta 1967 urteetan).
- atelekatze
- atelektasia
- ateles
- atelornis
- atemorroi
- Atenagoras
- Atenas
- atenastar
- Atenea
- ateneo
- atentatu