Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asterodaktilo

izond. Zool. Isatsik ez duten anfibioez esaten da. Buru laburra dute, zabala eta zapala, triangelu itxurakoa ia. Goi betazalik gabeko begiak dituzte; aurrealdeko zangoetan launa behatz izaten dituzte, elkarren artean aske, eta atzeko zangoetan bost behatz, mintz batez loturik. Mota bakarra da ezaguna, Brasilen eta Guyanan bizi dena eta ururu esaten zaiona. Mota horretako emeak bizkarraldeko azalean dituen albeolotan gordetzen ditu arrautzak.