Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aster

iz. Bot. Lore elkartuen edo konposatuen familiako landarea. Berrehunen bat mota biltzen ditu genero horrek, Ameriketakoak gehienak. Lore elkartuen familiako landare tipoa denez asterazeo hitzaz ere ezagunak dira familia horretakoak. Apaingarri bezala ere erabiltzen dira. Europako lorategietan mota bat lantzen da, ligula urdinxka; botoi horidun lore buru ugari ematen dituena.