Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asteroide

iz. Planeta, argizagi txikia.     
■ Teleskopiotik batzuetan argi puntu bat ikusten da, izar baten itxurakoa, baina izarren hondoaren aurka mugitzen dena. Planeta bat izan daiteke, edo asteroidea bestela, planeta txiki bat alegia. Piazzi italiar astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik (Ceres), beste hiru bat mila asteroide aurkitu dira, eta urtero aurkitzen dira gehiago. Asteroide horietako handiena Ceres bera da, 930 kilometroko diametroarekin. Hurrena Pallas da, 552 kilometrorekin, eta Vesta, 521 kilometrorekin. Asteroideak, planetak bezala, eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira. Asteroide gehienen orbitak Marte eta Jupiter sateliteenen artean mugitzen dira, baina bakar batzuk eguzkitik gertuago daude. Lurraren orbita ebakitzen duten asteroideei Apolo asteroide deritze. Lurraren orbita ebakitzen dutenez, Lurrarekin talka egin dezakete. 1937an Hermes asteroidea Lurretik 748.300 kilometrora igaro zen. Zientzialari batzuen ustez asteroide batzuk gertuago ere igaro dira. Izan ere, bada teoria bat, dinosauroen bat-bateko iraungitzea azaltzeko, asteroide edo kometa batek Lurra jo zuela dioena: talkaren ondorioz sortu zen hauts hodeiak eguzki argia Lurrera iristea eragotzi zuela urteetan, eta horren ondorioz dinosauroen heriotza eragin zuen hotz eta iluntasun aldi luzea izan zela. Asteroide bati argazkia egin zion lehen espazio ontzia Galileo zunda izan zen, 1991n Gaspra asteroidetik oso hurbil igaro zenean. Ordu arte zientzialariek Lurreko teleskopioen bidez baizik ezin izan zituzten aztertu asteroideak.