Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aspe

(Aspe Jugadores de Pelota, S.L.). Eskuzko pilota profesionala sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, 1998. urtean sortu zen enpresa. Pilota profesionala telebistara eraman zuen ETBren eskutik. Euskal pilotaren promozioa ere lantzen du. Eugi, Etxaniz, Lasa III, Galarza III, Zezeaga, Titín, Capellán, Goñi II eta Elkoro dira, besteak beste, enpresa honek biltzen dituen pilotariren batzuk.