Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aspasia

Greziako emakume ospetsua (K.a. V. mendea). Mileton jaioa, Atenasen nabarmendu zen bere edertasun eta adimenagatik. Periklesek bere emaztea gaitzetsi zuen Aspasiarekin bizi ahal izateko. Beraien etxean Sokrates, Alzibiade, Fidias eta beste hainbat artista, filosofo eta politikari bildu ohi ziren. Aspasiaren bizitza pribatua eta Periklesengan zuen eragina maiz aski poeta komikoen eta komedia atikoaren gaia izan bazen, haren ereduak emakumearen askapena bultzatu zuen.  v  Astr. 409. asteroidea, Charloisek 1895ean aurkitua.