aspatroi
iz. Fis. eta Kim. Uranio eta parafina oxidozko disko txandakatuek osatzen duten pila atomiko mugikorra. Kobrezko estalki bikoitz batek inguratzen ditu diskoak; ur alkalinizatua hidrolizatuz lortzen den isurkaria dago horren hormetan. Borozko altzairu makilatxo batek zeharkatzen ditu diskoak eta makiltxo hori da, hain zuzen, pila erregulatzen duen elementua. Eritetxeetako gai erradioaktiboa lortzeko erabiltzen da bereziki.