Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askorbiko

izond. Kim. C bitamina izenaz ezaguna den azidoaz esaten da. (C6H8C6). Kristal itxurako solidoa da, zuria eta usaingabea. 189° C eta 192° C bitartean urtzen da. Uretan, glizerinan eta alkoholetan urtzen da baina ez da urtzen kloroformoan, bentzenoan eta petroliotik lortutako eterrean. D-glukosatik lortzen da. Zenbait animaliatan eta landare askotan azaltzen da, fruitu eta barazki freskoetan batez ere. Eskorbuto izeneko gaixotasuna sortzen da gai hori hartzen ez bada. Fehling likorea sortzen du, eta kolore gorrixka ematen dio kloruro ferrikoari.