Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askostoraziko

izond. Zool. Itsas oskoldun hermafrodita batzuez esaten da. S edo globo itxurako gorputza dute eta sei irtenune pare dituzte toraxean. Digestio aparatua poltsatxo batzuek osatzen dute eta ahoa, oso atrofiatua, gauzak txikitzeko erabiltzen dute. Hiru familia daude askostorazikoen artean eta horietako genero nagusiak Synagoga, Petrarca eta Dendrogaster izenekoak dira. Mediterraneoan eta ur hotzeko itsasoetan bizi dira mota gehienak.