Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askomizete

izond. Bot. Obulutegiaren ordez zaku txiki bat duen onddoa. Esporak zaku horien barruan sortzen dira. Zakuak bakarturik bizi daitezke ingurunean, edo erantsita dauden landareen gainean sortu daitezke, bestela. Onddo hauek ugalketa sexualaz gainera asexuala ere badute. Industrian erabiltzen dira zenbait mota, hartzigarri bezala. Batzuk eritasunak sortzen dizkiete landareei, eta jateko onak diren fruituak ematen dituztenak ere badira.