Asklepios
Mit. Greziarren artean, medikuntzaren jainkoa. Apolo eta Koronis ninfaren semea, Erroman Eskulapio izenez ezaguna. Elezaharraren arabera, Kiron zentauroak erakutsi zion medikuntzaren artea. Asklepiosek eriak sendatu ez ezik, hildakoak pizten zituen. Izadiaren ordena hein horretan iraulia ikusirik, tximistaz jo zuen Zeusek. Epidauron ohoratu zuten batez ere Asklepios. Bere ezaugarriak: sugea, oilarra, makila eta kopa.