Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asklepiadazeo

iz. eta izond. Bot. Zenbait landare iraunkor, mamitsu eta bihurrituez esaten da. Belarkarak edo zuhaixkarak dira. Oso hosto txiki bakunak izaten dituzte. Loreak pentameroak dira, bi zati simetrikoetan banatuta daude, eta petaloak ez dituzte elkarri lotuta. Hazi ugari duten bi atalek osatzen dute fruitua. Landare honen familiak 1.700 bat mota biltzen ditu, Afrikakoak gehienak eta Europakoak batzuk. Horietako askok latexa dute eta loreetan gai itsaskor bat dutelarik bertan itsatsita geratzen dira intsektuak. Genero nagusiak Asclepias, Calotropis, Cercopegia, eta Stapelia dira.