Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asklepiadeo

izond. Antzinako poesia greko eta latinoko ahapaldia mota batez esaten da. Asklepiadeo txikia eta nagusia bereizten dira. Lau oineko bertsoa da txikia, lehenengo oina bi ahapaldi laburrek osatzen dute, bigarrena eta hirugarrena lau ahapaldik (luzea-laburra-laburra-luzea), eta azkena bi ahapaldi luzek. Nagusia, berriz, aurrekoa bezala osatzen da baina tarteko oinak hiru dira eta ez bi.