Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asianiera

iz. Asianiar herriek erabiltzen zituzten hizkuntza indoeuroparren izena; gaur egun desagertuak dira. Idazki batzuk besterik ez dira geratzen. Talde horretako hizkuntza zaharrenak sumerioa, elamita, kaldearra, aurrita, etab. dira; zeinu kuneiformez idazten ziren. Mesopotamian eta Asiako mendebaldean erabili ziren batez ere (K.a. III. mendetik I. mendera). Berrienak lidioa, lizioa eta karioa dira, Kristo aurreko lehen mila urteetan agertuak. Hauek alfabeto grekoa erabiltzen zuten idazketarako.