ASCII (American Standard Code for Information Interchange)
Informazioa prozesatzeko erabiltzen den kodea, ingeles alfabetoa adierazten duena eta zenbakizko balioak egokitzen dizkiena letrei, zenbakiei, puntuazio zeinuei eta beste zenbait karaktereri. ASCII kodean bi sinbolo erabiltzen dira, 0 eta 1 sinboloak, bit deituak, zeinen bidez adierazten baitira karaktere desberdinak; karaktere bakoitzak zazpi bit ditu. Horrela, orotara 128 karaktere adieraz ditzake kode honek, besteak beste, alfabetoko letra xeheak eta letra larriak, zenbakiak, puntuazioa eta zeinu matematikoak. Konputagailuetan zazpi biten konbinazioz osaturiko ASCIIko kodeak osagai dituzten unitateen bidez (byte) prozesatzen dira datuak. ■ ASCII zabaldua. ASCII kode arruntak kodetzen ez dituen beste 128 karaktere osagarri eskaintzen dituen karaktere multzoa. ASCII arruntak lanerako behar diren oinarriak hartzen dituen bezala, sail honetan agertzen dira karaktere bereziak, besteak beste, letra azentudunak, karaktere grafikoak eta zeinu bereziak. Kasu honetan, kodeak byte bakoitzeko 8 bitez osatuak dira.
- asbesto
- asbestosi
- Asbjørnsen, Peter Christen
- Ascain
- Ascarat
- ASCII (American Standard Code for Information Interchange)
- Asdrubal
- ase 1, asetzen, aseko
- ase 2
- asealdi
- ASEAN (Association of Southeast Asian Nations