arzido
izond. Zool. eta Paleont. Muskuilu lamelibrankioen familia bateko animaliez esaten da. Arzidoek ez dituzte beste zenbait muskuiluk arnasketarako dituzten ura kanporatzeko hodiak. Bi kusku berdinetako maskorra dute. Siluriarretik gaur egunera bitarteko fosilak eta egun bizi diren zenbait mota hartzen ditu familia honek.