Arteaga, Txaro
Gipuzkoar kazetaria (Donostia, 1944). EAEko Emakunde erakundearen zuzendaria. 1963tik aurrera Donostiako Herri Irratian lan egin zuen, hogeita bost urtez, 1989an Emakunde EAEko Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendari izendatu zuten arte. Orduz geroztik, zeregin horretan jarraitzen du, agintari politikoak behin baino gehiagotan aldatu badira ere.
- arte 2
- arte 3
- arte 4
- arte 5
- Artea
- Arteaga, Txaro
- Arteaga
- artean
- Artederreta
- artega
- artegatasun