Art déco
(Fr. Arts décoratifs laburturik). 1925ean Parisen ospaturiko Arte Apaingarrien Erakusketan (Exposition des Arts décoratifs) agertu eta gerora garatu zen arte-joera. Bereziki diseinua eta grafismoa lantzen ziren, gehienbat ohiko gauzetan erabilia: altzariak, barnealdeen apaingintza, urregintza, tipografia, liburu-jostea, etab. Garaiko joerak (kubismoa, dada) beretu zituen hein batean: forma geometrikoak, naturalismo fina. Artista ugari nabarmendu ziren estilo honetan, haien artean: F. Jourdain, P. Chareau, L. Süe, A. Mare, J. Puiforcat, etab.