Arsac, Jacques
Frantses informatika irakaslea (Puy, 1929). 1964an Parisko Unibertsitateko Programazio Institutua sortu zuen. Hizkuntzen teoriaren eta esplotazio sistemen teoriaren inguruan egin dituen lanei esker, frantses informatiko nagusietako bat bihurtu da. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Transformation de Fourier et théorie des distributions (1961, Fourier-en transformazioa eta banaketen teoria), la Science informatique (1970, Zientzia informatikoa), les Bases de la programmation (1983, Programazioaren oinarriak). Bestalde, informatikaren inguruko gogoetak egin ditu, eta zientziaren eta fedearen arteko harremana landu izan du: la Science et le sens de la vie (1993, Zientzia eta bizitzaren zentzua).