Buruzagi partiarra, Arsakiden dinastiaren sortzailea (K.a. 250. urte aldera). Dinastia honetakoek (Artaban, Mitridate, Orode, Phraate, Vologese) Partian izan ezik (K.a. 250-K.a. 224), Iran, Persia, Mesopotamia eta Armenian erreinatu zuten. Sasanida persiarrek egotzi zituzten errege aulkitik.